Ber2Tek Irakaskuntza Demoa erabiltzeko argibideak:

  • HTMLko ezaugarri aurreratu asko erabiltzen dituenez, nabigatzaile batzuetan ez dabil. Firefox bertsio berrienetan behintzat badabilela ziurtatu dezakegu, eta Linuxen edo Windows 7 edo handiagoan.
  • Mikrofonoa edo mikrofonoarentzako sarrera duen ordenagailu bat behar da. Hobe ibiliko da mikrofonoa hobea bada eta ahotik hurbilago badago. Entzungailuekin batera aho ondoan jartzen den mikrofonoak dira hoberenak.
  • Hasieran demoak baimena eskatuko dizu zure mikrofonoa erabiltzeko. Eman egin behar zaio, bestela demoa ez da ibiliko.
  • Elkarrekintza guztia hizketa bidezkoa da, horregatik komeni da toki isil baten erabiltzea. Zarata eta interferentzia asko badaude, ez digu ulertuko esaten dioguna. Ez dago altu hitz egin beharrik (alderantziz, altuegi eginez gero saturatu egiten da eta okerrago dabil), normal hitz egin behar da.
  • Avatarrak galdera bat egiten badizu, erantzun aurretik itxoin grabaketaren botoi gorria agertu arte.
  • Ahoskeraren ebaluazioan, esateko eskatzen diguna esan eta gero, grabaketaren botoi gorria sakatu behar da.
  • Ordenagailu ahaltsu samarra behar da. Bestela, hainbat arazo gerta daitezke: avatarra ez ongi mugitzea, esaten dioguna ongi ez ulertzea, ordenagailua asko mantsotzea...
  • Erabiltzen hasi aurretik, demoak hasieratzeko hainbat kontu egin behar ditu. Honek denbora nahikoa eraman dezake (minutu batzuk ere bai), eta faktore askoren araberakoa da: ordenagailuaren ahalmena, Interneteko konexioa, zerbitzariaren okupazioa... Erabiltzen has gaitezkenean martxan jartzeko botoi bat agertuko da.